ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Birgaitze interbentzioak lehendikako eraikuntzetan


Agm arkitektoak mspk Ramon Maria Lili kalean kokatutako eraikinaren obrak zuzenduko ditu. Francisco Urcola arkitektoak eginiko proiektua da, 1921 urteko neoplateresko estilokoa. Eraikina bigarren gradukoa bezala katalogatua dator Hirigintza Ondareko Plan Berezian, garrantzian bigarrena.

Interbentzioaren aurretik, agm arkitektoak mspk egin zuen birgaitze proiektua. Proiektuak, ikerketa historiko sakon bat ere zuen bere dokumentuen artean. Ikerketa honekin jatorrizko fatxadaren elementu askoren berreskurapena lortuko da.

Argazkian, fatxada andamioen atzean ezkutatua dagoela ikus daiteke baita Zinemaldia dela eta jarri den publizitate kartela ere.

martes, 13 de septiembre de 2011

Bigarrengo postua Zallako osasun zentroaren eraikuntzarako lehiaketan

agm arkitektoak msp-k bigarrengo postua lortzen du Osakidetzak Zallako osasun zentrua eraikitzeko antolatutako lehiaketan.

Deialdira 39 arkitektura bulego presentatu ziren guztira, argi utziz lehiaketa honek sortu zuen interesa arkitektoen artean.

Ohar honen bitartez gure lankideei, lehiaketara aurkeztutako proposamen arkitektonikoa eratzeko eskeinitako laguntza eta ardura eskertzea gustatuko litzaiguke.