ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

jueves, 12 de febrero de 2015

Agm-ek AGORA 2015eko jardunaldian parte hartuko du gaur

AGORA 2015 Hiri plangintzaren eta ekintzaren eredua berrasmatzen

Ekitaldia 2015eko otsailaren 12an eta 13an izango da, Donostian, Carlos Santamaria Zentroan, UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean.
 
Pentsamendu kolektibo baten garapena izango da, ideiak kontrajartzean eta arkitekturaren, hirigintzaren eta plangintzaren inguruko kasu praktikoen analisian oinarritutakoa, oro har, gero modu zehatzagoan zentratzeko euskal esparruan, gipuzkoarrean eta hiri estrategia donostiarraren inguruan, eta azken emaitza begirada desberdinen eta proposamen adostuen multzo bat izango da, proiektuan gehituko dena.

Diskurtsoaren eztabaidan, iraunkortasunaz, landa/hiria orekaz, dentsifikazioaz, teknologia berriak gehitzeaz hitz egingo da; eta I+G+B industriara aplikatzeaz eta hiri eta eraikuntza arlokoarekin duen loturaz.

Jakina, politika arlokoarekin lotuko da, beti baitago oso lotua hiriarekin; egungo ekimenekin; herritarren lankidetzarekin; erabakiak hartzearekin eta proiektuen garapenarekin, eta biztanleak bere baliabide fisikoarekin duen identifikazioa eta herritarren eta agintarien arteko harremana finkatuko dira.

HELBURUAK

Topaketa hauek gogoeta egiteko aukera emango dute hirien antolamenduaren berrikuntza aukerei buruz, bereziki gure kokapenaren esparru hurbilenean, egungo hiri garapenaren dinamikan.

Elkarrizketa eta eztabaida sustatzea (ikaskuntza, esperimentazioa eta sormen kolektiboa) partaide, ikasle, aditu, sektore publiko eta pribatuko hirigintzaren profesional, irakasle eta hiriarekin eta lurraldearekin lotutako erakundeen artean, eta baita hiri problematiketan interesa duten herritarren artean ere.

Egungo hirigintza ereduaren diagnostiko egoki bat egitea, joerak eta hiri erronka berriak detektatzea eta Donostian aplikatu edo pilotatu daitezkeen hiri berrikuntzako ereduak sortzea.

Ondorio praktiko global batzuen proposamena bultzatzea, baina batik bat Donostiako hirian eta haren eragin eremuan edo hinterland-ean ardaztuta, hots, Bilbo-Bordele hiri/eskualde zabalean eta barnealderako, Nafarroarako eta Arabarako haren hedapenean.