ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

martes, 6 de agosto de 2013

Beti Jai Berria Diario Vascon

Aste buru hontan Diario Vascoren "Mas gastronomía" eranskinean ireki berria den Beti Jai Berriari buruzko artikuloa argitaratu dute.

Agm arkitektoak izan dira Beti Jai berrituaren diseinu, proiektu eta obren zuzendaritzaren arduradunak.

Diseinuak orain arte Donostian ezezaguna zen "show cooking" kontzeptua inkorporatzen du, hala sukaldea zuzenean gozatu daiteke jaten den bitartean.

Bisita ezazu Donostiako Fermin Calbeton 22an eta emaiguzu zure iritzia!

martes, 29 de enero de 2013

Agm arkitektoak albiste da gaur IHOBEn

Gaur Ihobek bere webgunean honoko albiste hau argitaratu du: http://bit.ly/WMXsC3

AGM Arquitectos-ek Ekodiseinu ziurtagiri berri bat lortu du, Ihoberen Ekoeraginkortasun Programaren laguntzarekin.

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ekoeraginkortasun Programak, Ingurumen Aholkularitza Aditu zerbitzuaren bitartez, laguntza eman dio AgirreGamboaMunoa Arquitectos, S.L.P.ri, Ekodiseinuko ziurtagiri berri bat lortzeko: ISO 14006:2011.

AGM Arquitectosek aholkularitza teknikoa eskatu zion Ihoberi, Ekodiseinuaren arau berri baten ziurtagiriaren auditoriarako beharrezkoak diren dokumentazioa eta prozedurak prestatzeko.
2010 urteaz geroztik, enpresak bazuen Ekodiseinuaren UNE 150301:2003 ziurtagiria. Arau horrek nazioarteko ISO kategoria hartu zuen 2011n, eta, hortaz, enpresak prozedurak eguneratu behar zituen. Adituak egindako txosten horretatik abiatuta, planteatutako iradokizunak aplikatu ziren eta AGM Arquitectosek ziurtagiria eskuratu zuen, iragan irailean.
Konpainiak oso balorapen positiboa egin du Ihoberen aldetik jasotako sostengu teknikoaz, bereziki nabarmenduz beraren aplikagarritasuna eta enpresaren beharren araberako egokitzapena. “Eskatutako ingurumen-aholkularitza adituak gure itxaropenak bete zituen eta gure beharrei egokitu zitzaien. Gure ustez, hori da punturik garrantzitsuena horrelako aholkularitza bat jasotzerakoan”, adierazi du AGM Arquitectosen Xabier Agirrek. Esan du, gainera, “epe laburrera etekin ekonomiko esanguratsurik espero ez badugu ere, badugu lehiakortasun-abantaila garrantzitsu bat”.