ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 14 de marzo de 2012

Eibarko Subakuturentzako Ospitale berriaren proposamena

agm arkitekto mspk Osakidetzak Eibarko Subkuturentzako Ospitale berria eraikitzeko lehiaketako deialdira bere proposamena aurkeztu du.

Deialdira Espainia guztiko hainbat arkitektura bulego ospetsu aurkeztu dira, 27 talde guztira. Parte hartze altu honek argi uzten du lehiaketak sortu duen interesa arkitektura saileko profesionalen artean.

Berri honen argitalpenarekin gure lankideei eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako laguntza eta dedikazioarengatik, lehiaketara aurkeztutako proposamen arkitektonikoa egiteko orduan.

agm arkitektoak Trintxerpeko “Kaia” izeneko hortz klinikaren haunditze obrak amaitu ditu

Obrak, 136m2ko haundiagotzea suposatu du eta orain arte klinikak zuen azalerari gehitzen zaizkio.

Euskadi Etorbideko 17. zenbakian kokatua eta 2008tik martxan, 2011ko udaran bere behin betiko haundiagotzeari aurre egiten dio, bi bulego, jasaileentzako sala, batzargela eta beste hainbat esparru lagungarriak sortuz. Guztia, bere bezeroei zerbitzu hobeago bat eta gaur egungo beharrei erantzuna emateko asmoarekin.
Birgaitze lanak, sarrera tokian altuera bikoizko espazio bat lortzeagatik bereizten dira, haunditutako gunea eta harrera oina lotzen dituen eskailera kokatzen da espazio hontan.

Kaia” Hortz Klinikak bere konfiantza osoa jarri du agm arkitektoen gain proiektuaren, obren zuzendaritaren eta jarduera eta irekitze baimenaren gestiorako, eskertzekoa benetan.