ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 25 de noviembre de 2020

11/2020 Txomin auzoko birgaitze obrak bukatu ditugu

Txomin auzoan egindako birgaitze energetikoko obrak amaituta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako kontseilari Iñaki Arriolaren, Donostiako alkate Eneko Goiaren eta Donostiako Bultzada Ekonomikoko zinegotzi Marisol Garmendiaren bisita jaso dute.

agm arquitectos enpresak Giroa Veolia eta Donostiako Sustapenaren eskutik parte hartu du Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren partaidetzarekin Europako Batzordearen babesa duen Lighthouse Replicate izeneko europar proiektuan, “DISTRICT HEATING” izenekoan, Donostian Urumea ibarraren barrutia garatzeko.

Foto: Donostia Sustapena



martes, 1 de septiembre de 2020

09/2020 ISO 9001 IKUSKAPENA

 

Ikuskapena gainditu ondoren, beste hiru urtez berrituko dugu ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketarako sistema, eta, hala, enpresaren kalitatearekin eta bikaintasunarekin dugun konpromisoa sendotuko dugu. 2011z geroztik, ISO 9001 kalitate-ziurtagiria eta Ekodiseinuko ISO 14006 ziurtagiria ditu arkitektoak.

"ISO 9001 araua nazioarteko araua da, eta kalitatearen kudeaketarekin du zerikusia. Edozein sektore edo jardueratako edozein antolakuntzari aplikatzen zaio. Kalitatea kudeatzeko zortzi printzipioetan oinarritzen da, enpresa-kudeaketa egokirako funtsezkoak baitira.

Printzipio horiek aplikatzeak zure enpresaren errendimendua hobetzen laguntzen dizu.
Kalitateari begira lan egiteak antolakunde bat prestatzen du, merkatuan sortzen diren aukera berriak aprobetxatzeko. Erakundea ISO 9001 arauaren arabera ziurtatzean, bezeroei, hornitzaileei eta langileei jakinarazten zaie kalitatearekiko konpromisoa dutela, eta erreferentzia-puntu bat ezartzen du erakundearen errendimendua neurtzeko."


Eskerrak eman nahi dizkiogu Bureau Veritas Certificadori, arkitektoei emandako laguntzagatik.

+ INFO: AGM


viernes, 17 de julio de 2020

07/2020 agm-k EHU-k antolaturiko uda ikastaroan parte hartu du

Gure eraikinen birgaitze energetikoen beste ondorioak: argiak eta itzalak

Bizitegi eraikinen nahitaezko birgaitze energetikoaren gaia presente dago gure herrien eta hirien egunerokoan. Gero eta gehiago dira aldamioz estalitako fatxadak, eta horien birgaitze lanak «boom» berri bat sortzen ari dira eraikuntzaren sektorean. Ondorioz, eraikin ugari askotariko azal berriez ari dira estaltzen, eta haien irudia aldatzen ari da behin betiko.

Testuinguru horretan, ordea, galdera asko sortzen dira: Zer egiten ari gara? Nola egiten ari gara? Norantz goaz? Benetan baliagarriak eta eraginkorrak dira planteatutako konponbide asko? Egungo araudiek haren eraginkortasunean laguntzen dute? Zer interbentzio maila behar da eraikuntza tipologia bakoitzean? Nolako eragina izaten ari da erdigune historikoen eta kanpoko auzoen eraldaketan? Nolako eragina du katalogatutako eraikinetan edo ondaretzat hartutakoetan? Zer zeregin bete behar du prozesuan parte hartzen duen eragileetako bakoitzak (jabea, administrazioa, arkitekturaren profesionalak, eraikuntza enpresak, etab.)? Edo, erabiltzaileen ekonomian honek izango duen eragina kontuan hartuta, haien iritzia aintzat hartzen da? Nahikoa dirulaguntzak daude? Gizarte ondorioak ditu? Galdera asko, azken batean, eta zalantza bat: guztiei erantzuteko nahikoa gogoeta egin ote dugu.

Udako ikastaro honek energia efizientziari lotutako datu hotzak eta ohiko ikuspegi teknikoa albo batera utzi, eta eztabaida eta gogoeta gure eraikinen birgaintzeen arloan izandako beste ondorio batzuetara eraman nahi ditu, eskuarki aipatzen eta lehendik pentsatzen ez diren horietara, hain zuzen ere. Azken batean, argiak ez ezik, ilunak ere hizpide izango ditugu.