ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 25 de enero de 2012

Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Birgaitze-Jardunetarako diru laguntza berriak eskeiniko ditu

agm arkitektoak msp-k 2011ko azarotik aurrera Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak martxan jarri dituen diru laguntzen berri emango die bere bezeroei. Diru laguntza berri hauek eraikinen birgaite lanetarako eskaintzen dira eta eraikinen inguratzailearen hobetzea da duten helburu nagusia, bere energia-eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin.

Jabeen erkidegoek, 45.000 eurorarteko diru laguntzak lortzeko aukera izango dute obren ezaugarri eta garrantziaren arabera.

Diru laguntzek, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko beharrezkoak diren lanen zerbitzu-sarien %100 ordainduko du ere, gehienezko muga 1.000 eurotakoa izanik.

Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzerako zuzendutako diru laguntza berriek, 2010eko abenduan «EAEko Eraikinak Birgaitu eta Hiria Berroneratzeko 2010-2013 Plan Estrategiko»ak ezarritako determinazien garapena dute helburutzat.