ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

martes, 4 de octubre de 2011

agm arkitektoak msp-k UNE 150301:2003 Ekodiseinu ziurtagiria lortu du










agm arkitektoak msp-k  UNE 150301:2003 Ekodiseinu ziurtagiria lortu du, ENAC akreditazioaren pean, Bureau Veritas Certificación-ek emana.

Ekodiseinuko ziurtagiri honi esker agm arkitektoak msp-k gure bezeroen proiektuei ingurumen iraunkortasun  irizpideak ezartzea eskeintzen die, eraikitze pozesuari dagokion ingurumen-inpaktuen gutxitzea lortzeaz gain bere faktura energetikoaren aurrezte garrantzitsua ere lortzeko.

Prozesuari, IHOBEk garatutako eraikuntza eta birgaitze iraunkorreko gidak inkorporatu ditu, gure proiektuei jardunbide egokien zerrendak aplikatuz etxebizitzak iraunkorragoak ingurumenaren aldetik izaten saiatuz, haien kalitatea kaltetu gabe eta azken erabiltzailearentzako prestazioen edo funtzionalitatearen galerarik gabe, gure proiektuei balio erantsi bat gehituz.

Lortutako ziurtagiriarekin, agm arkitektoak msp-k 2010ean IHObeko Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programan parte hartzean Eusko Jaurlaritzarekin hartutako konpromiso bat betetzen du, programan ezarritako helburuak bereganatuz:

·      Euskadi EBko eskualde liderretako bat bihurtzea, ingurumena kudeatzeko sistema eta ekodiseinua ezartzeari dagokionez.
·      Enpresa-egituran teknologia garbiagoak sartzea sustatzea.
·      Enpresei produktu berriak eta zerbitzu berdeagoak proposatzen laguntzea.
·      Enpresen erosketen kudeaketan ingurumen-baldintza gehiago sartzea.
·      Enpresen jardueren eta emaitzen berri ematea, ezagutza parteka dezaten eta parte-hartzaileek egindako ingurumen-esfortzuak gehiago aintzatetsi ditzaten.
·      Berotegi Efektuko Gasen isurpena murriztea Euskadin.
·      Enpresetan sortutako hondakinen balioztatzea handitzea.
·      Lehengai gutxiago kontsumitzea, horrek aurrezte ekonomikoa dakarrelako.

lunes, 3 de octubre de 2011

agm arkitektoak msp-k ISO 9001:2008 ziurtagiria lortu du

agm arkitektoak msp-k ISO 9001:2008 ziurtagiria lortu du, ENAC akreditazioaren pean, Bureau Veritas Certificación-ek emana.

agm arkitektoak msp-k proiektuen egite eta kudeatze eta obrearen zuzendaritzaren prozedurez gain, birgaitze obren kudeatze, hirigintza dokumentuen egitea edo eta Eraikinen Ikuskatze Teknikoetarako (EIT) prozedura espezifikoak garatu ditu. Honela,agm arkitektoak msp-k bere bezeroei eskeintzen dien arkitektura eta hirigintza zerbitzu guztiak hartzen dituen kalitatearen kudeaketarako sistema ezarri du.

Berriro ere, agm arkitektoak msp-k argi eta garbi adierazten du bere enpresa era profesional batean zuzentzeko konpromisoa, etengabeko hobekuntzaren bila.