AGORA 2015 Hiri plangintzaren eta ekintzaren eredua berrasmatzen
Ekitaldia 2015eko otsailaren 12an eta 13an izango da, Donostian, Carlos Santamaria Zentroan, UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean.
Pentsamendu kolektibo baten garapena
izango da, ideiak kontrajartzean eta arkitekturaren, hirigintzaren eta
plangintzaren inguruko kasu praktikoen analisian oinarritutakoa, oro
har, gero modu zehatzagoan zentratzeko euskal esparruan, gipuzkoarrean
eta hiri estrategia donostiarraren inguruan, eta azken emaitza begirada
desberdinen eta proposamen adostuen multzo bat izango da, proiektuan
gehituko dena.
Diskurtsoaren eztabaidan,
iraunkortasunaz, landa/hiria orekaz, dentsifikazioaz, teknologia berriak
gehitzeaz hitz egingo da; eta I+G+B industriara aplikatzeaz eta hiri
eta eraikuntza arlokoarekin duen loturaz.
Jakina, politika arlokoarekin lotuko da, beti baitago oso lotua
hiriarekin; egungo ekimenekin; herritarren lankidetzarekin; erabakiak
hartzearekin eta proiektuen garapenarekin, eta biztanleak bere baliabide
fisikoarekin duen identifikazioa eta herritarren eta agintarien arteko
harremana finkatuko dira.
HELBURUAK
Topaketa hauek gogoeta egiteko aukera
emango dute hirien antolamenduaren berrikuntza aukerei buruz, bereziki
gure kokapenaren esparru hurbilenean, egungo hiri garapenaren dinamikan.
Elkarrizketa eta eztabaida sustatzea (ikaskuntza, esperimentazioa eta
sormen kolektiboa) partaide, ikasle, aditu, sektore publiko eta
pribatuko hirigintzaren profesional, irakasle eta hiriarekin eta
lurraldearekin lotutako erakundeen artean, eta baita hiri
problematiketan interesa duten herritarren artean ere.
Egungo hirigintza ereduaren diagnostiko egoki bat egitea, joerak eta
hiri erronka berriak detektatzea eta Donostian aplikatu edo pilotatu
daitezkeen hiri berrikuntzako ereduak sortzea.
Ondorio praktiko global batzuen proposamena bultzatzea, baina batik bat Donostiako hirian eta haren eragin eremuan edo hinterland-ean ardaztuta, hots, Bilbo-Bordele hiri/eskualde zabalean eta barnealderako, Nafarroarako eta Arabarako haren hedapenean.