ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

lunes, 28 de mayo de 2012

agm arkitektoak msp-en lanen aurkezpena


ISO 9001:2008 Kalitate Sistema ezarri zuenetik, agm arkitektoak msp-k bere zerbitzuen hobekuntzan eta bere bezeroen beharren gogobetetzetan diardu.

Zentzu honetan, agm arkitektoak msp-k duela hilabete batzuk jabeen erkidegoei egindako lanak publikoki erakusteko aukera eskeintzen die, lanen xehetasun guztiak azaldu eta sortu daitezkeen zalantzak argitzeko asmoarekin.

Horregaitik erraminta teknologiko ezberdin batzu erosi dira (proiektore, tableta digital eta ordenagailu eramangarriak), hauekin aurkezpenak ia edozein tokitan eta baldintzetan antolatu daitezke, ia aurreko azpiegiturarik gabe.

Argazki hontan ikus daiteke duela gutxi jebeen erkidego bati egindako eraikinaren oraingo egoeraren txosten baten aurkezpena.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Eibarko Subakuturentzako Ospitale berriaren proposamena

agm arkitekto mspk Osakidetzak Eibarko Subkuturentzako Ospitale berria eraikitzeko lehiaketako deialdira bere proposamena aurkeztu du.

Deialdira Espainia guztiko hainbat arkitektura bulego ospetsu aurkeztu dira, 27 talde guztira. Parte hartze altu honek argi uzten du lehiaketak sortu duen interesa arkitektura saileko profesionalen artean.

Berri honen argitalpenarekin gure lankideei eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako laguntza eta dedikazioarengatik, lehiaketara aurkeztutako proposamen arkitektonikoa egiteko orduan.

agm arkitektoak Trintxerpeko “Kaia” izeneko hortz klinikaren haunditze obrak amaitu ditu

Obrak, 136m2ko haundiagotzea suposatu du eta orain arte klinikak zuen azalerari gehitzen zaizkio.

Euskadi Etorbideko 17. zenbakian kokatua eta 2008tik martxan, 2011ko udaran bere behin betiko haundiagotzeari aurre egiten dio, bi bulego, jasaileentzako sala, batzargela eta beste hainbat esparru lagungarriak sortuz. Guztia, bere bezeroei zerbitzu hobeago bat eta gaur egungo beharrei erantzuna emateko asmoarekin.
Birgaitze lanak, sarrera tokian altuera bikoizko espazio bat lortzeagatik bereizten dira, haunditutako gunea eta harrera oina lotzen dituen eskailera kokatzen da espazio hontan.

Kaia” Hortz Klinikak bere konfiantza osoa jarri du agm arkitektoen gain proiektuaren, obren zuzendaritaren eta jarduera eta irekitze baimenaren gestiorako, eskertzekoa benetan.

lunes, 27 de febrero de 2012

agm arkitektoak mspk Prim 7 kaleko eraikineko birgaitze obrak zuzenduko ditu

Obrek hasi baino lehen, egin beharreko lanak eta kostuak definituko dituen birgaitze proiektua burutuko da.

Proiektuaren egitearekin batera, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzea lagunduko duen Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egingo da. Honela, etxebizitza ikertu ondoren, jabeen erkidego, finken administratzaile eta arkitektoarekin bat eginbeharreko obrak definituko dira, lanen egutegi bat finkatuz eta zein obra burutu behar diren lehenik erabakiz.

Eraikina, katalogatua eta Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian (HEOBPB) sartuta dago.

viernes, 10 de febrero de 2012

Amaituak ehunurteurrena plazako eraikinaren birgaitze obrak




Donostiko Ehunuteurrena plazako bat zenbakian kokaturiko eraikinaren birgaitze lanak amaitu dira.

Obrak, Enrique Munoa arkitektoak zuzendu ditu  eta birgaitze lanetan espezializatutako Teusa enpresak burutu ditu. Fatxadako elementu ezberdinen birgaitze lanetas aparte, lehendiko estalki eta sabai-lehioen berritze lanak gehitu dira.

domingo, 5 de febrero de 2012

agm arkitektoak msp web 2.0ko partaidea da

agm arkitektoak msp facebook , twitter eta linkedin sareetara gehitu da. Konpartitu gurekin zure lehentasunak eta utzi zure iritziak! Edo eta jarrai gaitzazu era zuzen eta gertuago batetik sare sozialen bitartez. Gure bloga ere personalizatu dugu edozein mugikorretik jarrai gaitzazun.

Jarrai gaitzazu honako edozein helbidetik:

Twitter: @agmalzuru

miércoles, 25 de enero de 2012

Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Birgaitze-Jardunetarako diru laguntza berriak eskeiniko ditu

agm arkitektoak msp-k 2011ko azarotik aurrera Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak martxan jarri dituen diru laguntzen berri emango die bere bezeroei. Diru laguntza berri hauek eraikinen birgaite lanetarako eskaintzen dira eta eraikinen inguratzailearen hobetzea da duten helburu nagusia, bere energia-eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin.

Jabeen erkidegoek, 45.000 eurorarteko diru laguntzak lortzeko aukera izango dute obren ezaugarri eta garrantziaren arabera.

Diru laguntzek, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko beharrezkoak diren lanen zerbitzu-sarien %100 ordainduko du ere, gehienezko muga 1.000 eurotakoa izanik.

Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzerako zuzendutako diru laguntza berriek, 2010eko abenduan «EAEko Eraikinak Birgaitu eta Hiria Berroneratzeko 2010-2013 Plan Estrategiko»ak ezarritako determinazien garapena dute helburutzat.
Loading...