Agm arkitektoak Mondragon Assemblyk, eraikinetan
soluzio fotovoltaikoak integratzeko Europako BIPVBoost programaren antolatutako
aurkezpenean parte hartu du, Tecnaliaren eta Ekilorren parte-hartzearekin
batera.
Aurkezpen jardunaldian, bertaratutakoek eraikinen integrazio fotovoltaikoarekin
(BIPV) lotutako xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, bai ikuspuntu
energetikotik, bai ikuspuntu arkitektonikotik.
BIPVBoost proiektua eraikuntza-elementuei buruzkoa da. Elementu horiek,
eraikinen estaldura-funtzioarekin batera, eguzki-energia berriztagarria sortzen
dute integrazio fotovoltaikoari esker.
BIPVBoost proiektuaren helburu orokorra eraikinetan integratutako funtzio
anitzeko sistema fotovoltaikoen (BIPV) kostua murriztea da, gainkostua mugatuz
eraikuntza-soluzio tradizionalekiko, ez fotovoltaikoekiko, eta integratu gabeko
modulu fotovoltaikoekiko.
Informazio geihago : https://bipvboost.eu/