ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 26 de abril de 2023

04/2023 Agm arkitektoak Europako BIPVBoost eraikinetan soluzio fotovoltaikoak integratzeko proiektuan parte hartu du


Agm arkitektoak Mondragon Assemblyk, eraikinetan soluzio fotovoltaikoak integratzeko Europako BIPVBoost programaren antolatutako aurkezpenean parte hartu du, Tecnaliaren eta Ekilorren parte-hartzearekin batera.


Aurkezpen jardunaldian, bertaratutakoek eraikinen integrazio fotovoltaikoarekin (BIPV) lotutako xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, bai ikuspuntu energetikotik, bai ikuspuntu arkitektonikotik.


BIPVBoost proiektua eraikuntza-elementuei buruzkoa da. Elementu horiek, eraikinen estaldura-funtzioarekin batera, eguzki-energia berriztagarria sortzen dute integrazio fotovoltaikoari esker.


BIPVBoost proiektuaren helburu orokorra eraikinetan integratutako funtzio anitzeko sistema fotovoltaikoen (BIPV) kostua murriztea da, gainkostua mugatuz eraikuntza-soluzio tradizionalekiko, ez fotovoltaikoekiko, eta integratu gabeko modulu fotovoltaikoekiko.

Informazio geihago : https://bipvboost.eu/


No hay comentarios:

Publicar un comentario