ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

miércoles, 6 de junio de 2012

agm arkitektoak Ihobek antolatutako Etxegintza Iraunkorran Aditu Ikastaro ekitaldian parte hartuko du


Kurtsoaren helburuak
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren barruan dagoen Ihobe sozietate publikoak sustatutako Eraikuntza Iraunkorreko Gidak zehatz-mehatz ezagutzea eta ezartzea.
  • Eraikuntza Iraunkorrarekin lotutako kontzeptu orokor, neurri, teknika eta alderdi praktikoak asimilatu eta finkatzea eraikuntza tipologia ezberdinetan.
  • Eraikuntza Iraunkorra aplikatzearen funtsezko faktoreak eta ingurumen, ekonomia eta gizarte balio erantsia identifikatzea.
  • Aipatutako balio erantsiak Moduluan aurkeztutako proiektuetan gauzatzea.
Jakintza hedatzeko proposatutako metodoa gaur egun Euskalitek erabiltzen duen KnowInn programan dago oinarrituta. Hasieran, parte-hartzaileek autoprestakuntza fase teoriko bat izango dute, enpresaren beharrizanetara egokitutako kasu praktiko bat garatuko dute eta esperientziak trukatuko dituzte taldean.

agm arkitektoak ingurumen iraunkorrarekiko duen konpromisoa berritu du


agm arkitektoak IHOBEk sustatutako Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren atxikimendua berritu du ingurumenarekin zerikusia duten konpromiso hauek hartuz:

Eraikinak jasangarritasun estandarrak erabiliz diseinatzea

Informazio geihagorako ikusi www.ihobe.net