ONGI ETORRI GURE BERRIEN BLOGERA

Mila esker agm arkitektoak msp-ren blogera sartzeagatik, hemen gure enpresaren berri izango duzu, baita arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen aktualitate arazoei buruzko informazioa ere.
Espero dugu eduki interesgarriak aurkitzea eta ea iruzkinen bat uztea animatzen zaren.

Informazio gehiagorako sar zaitez gure webgunean http://www.agmarquitectos.com/

lunes, 27 de febrero de 2012

agm arkitektoak mspk Prim 7 kaleko eraikineko birgaitze obrak zuzenduko ditu

Obrek hasi baino lehen, egin beharreko lanak eta kostuak definituko dituen birgaitze proiektua burutuko da.

Proiektuaren egitearekin batera, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzea lagunduko duen Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egingo da. Honela, etxebizitza ikertu ondoren, jabeen erkidego, finken administratzaile eta arkitektoarekin bat eginbeharreko obrak definituko dira, lanen egutegi bat finkatuz eta zein obra burutu behar diren lehenik erabakiz.

Eraikina, katalogatua eta Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian (HEOBPB) sartuta dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario